Pages

2017/11/30

Abenduko agenda

Biharko hitzaldian hasi eta abendu osoan badago non #praktikatuetabizi:

2017/11/27

Errigora batu ostegunean

Ailega dira Errigorako otzarak euskal gunera (Atalde 17) eta orain batu behar ditugu. Horretarako geratu gara ostegunean, hilaren 30ean, arratsaldeko 19:00etan eta gogoratu batzeko momentuan eskatutakoa ordainduko dugula, 50€ otzarako. Zalantzarik edo abisurik izanez gero, harremanetan jarri (607 609 580).
Ostegun berean amaituko da epea udazkeneko lehiaketan parte hartzeko eta egun horretako taldean, goizeko 12etan, zozketatuko dugu lehiaketako saria, Errigorako otzara, euskeraren egunean, domekan, irabazlea suertatzen denari entregatzeko.
Lehiaketako orritxoa bete baino ez duzue egin behar, eta topa duzuen lekuan bertan utzi (kulturetxean, euskal gunean, liburutegian, Hizkuntza Eskolan, Irish pub, Loidxie). Aprobetxatu azken egun hauetan lehiaketan parte hartzeko eta zorte on!

Gabonetarako eskulan tailerrak

Gabonetarako eskulan berriak egitea proposatu digu Montse Alonsok eta hiru tailerretan landuko ditugu abenduko astearteetan: 5, 12 eta 19an, arratsaldeko 17:30etik 19:00etara euskal gunean (Atalde 17). Hasierako eskulana Gabonetako bolatxoa izango da, abenduaren 5ean, eta izena ematea 3€koa izango da, norberak erabiliko duen materiala ordaintzen laguntzeko.
Tailerretan parte hartzeko izena ematea derrigorrezkoa da (607 609 580) eta tailerrean bertan ordainduko da. Gutxienez 8 partaide eta gehienez 16 egongo dira. Tailerra aproposa da 10 urtetik gorako seme-alabekin etortzeko eta kasu honetan adierazi behar dugu zenbat eskulan nahi dugun egin, pertsonako edo familiako. Badago aukera egun bakarrean etortzeko eta edozein zalantza argitzeko, jarri mesedez kontaktuan gurekin telefonoz edota bermeoberba@gmail.com helbidean.

Annapurna 360ºtan: kronika

Pasa den ostegunean eguneroko bizitzatik deskonektatu eta Annapurnara joan ginen Manexekin, bere bideo eta argazkien bitartez hango errealitatea hobeto ezagutzera. Manexek mapan kokatu zuen Annapurna eta egunez egun berarekin egin genuen berriro berak aukeratutako ibilbidea, berarekin batera hango herrixkak, idazkera, ohiturak, bizi-baldintzak ulertzen. Oso interesgarria izan zer eta labur geratu zitzaigun, gehiagorako gogoz igo ginen Talako kantinera zeozer hartzera elkarrekin.
Momentuan Manexek eskaini zigun honen jarraipena egitea eta Everest ezagutzea. Baietza borobila izan zen eta data finkatu genuen: otsailaren 8an, arratsaldeko 7etan Annapurnatik salto egingo dugu Everestera,
mila esker Manex, plazera da beti, zurekin #praktikatuetabizi berez egiten da!
Argazki gehiago...+

2017/11/20

Gurasolagunak ispiluari begira: kronika

Pasa den larunbatean gurasolagunak geratu ziren kulturetxean ispiluari begira hizkuntza ohiturei buruz hausnartzeko eta bide batez goiz berezia familian pasatzeko.

Hasi ziren gurasoak gaztelekuan berbetan, UEMAko Eneritzen laguntzaz, eta umeak ludotekan lan eta lan UEMAko Axunen gidaritzapean.

Umeek irudikatu zuten haien eguneroko hizkuntza hiru eremutan: eskolan, etxean eta lameran jolasetan. Bakoitzean erantzun zituzten galdera zuzenak: zein hizkuntzatan hitz egiten dut nik etxean, eskolan, jolasean? zein hizkuntzatan egiten didate niri? zein hizkuntzatan egiten dute gurasoek haien artean? eta gurasoek niri?
Antza umeek ez dakite gezurrik esaten eta erantzun guztiak zenbatu zituzten lau koloretan: euskara berdez, euskara eta erdara horiz, erdara gorriz eta besteren bat urdinez.

Hiru hormairudiak amaitu eta gero gaztelekuan elkartu ziren gurasoekin emaitzak aztertzeko eta datu deigarriak nabarmendu zituzten: neba-arrebekin guztiek esan zuten euskara hutsean aritzen direla etxean, gorri gehiena agertu zen gurasoen artekoan eta umeen artean ez zen gorririk agertu. Azalpenak ulertzeko oso baliogarri izan zitzaien semaforoa eta jarraian Eneritzek eskatu zien identifikatzeko pantailan agertu ziren aurpegi ezagunak...zeregina burutu zuten inolako trabarik gabe, guztien artean.

Tailerrari amaiera emateko taldeko argazkia atera zuten eguerdiko ordu bata jotzear, eskerrik asko Axun eta Eneritz, hurrengo batera arte!

Argazkiak ikusi....+

Oizmendi telebistan...+



2017/11/13

Annapurna 360ºtan

Annapurna ikuspegi zabaletik ezagutuko dugu Manex Duo lagunari esker, berak aurkeztuko digu egindako bidaia datorren asteko ostegunean, hilaren 23an, arratsaldeko 18:30ean Gizarte eta Kultura Etxeko hirugarren solairuan, hitzaldi aretoan.
Etorri bere argazkien bidez bidaiatzera eta lagunen artean ikusitakoa komentatzera, beste errealitate batzuei buruz berba egitera.

Betiko moduan, sarrera libre da, doan eta guztientzako aproposa. Etorri, parte hartu, #praktikatuetabizi.

Herrilana: bihar azken eguna otzara eskatzeko

Bihar amaituko da epea Errigorako loteak eskatzeko, zuria eta beltza. Ez baduzue oraindik eskaera bideratu, deitu edo bidali mezu bat 607 609 580 zenbakira eta gure bitartez eskatuko duzue.
Gogoratu hilaren 30ean helduko direla euskal gunera eta egun horretan ordainduko dugula eskatutakoa, jasotzeko momentuan, orain eskaera egiteko epea da amaitzen dena. 

Animatu zuek ere herrilanerako, #praktikatuetabizi.

Antzerkirako gonbidapena

Datorren ostiral gauerako plana proposatuko dizuegu: Ez dok hiru antzezlana ikustera etorri Bermeoko Kafe Antzokira 21:00etan. Sarrera bi zozketatuko ditugu etzi arratsaldeko seietan berbalagun taldean eta zozketan parte hartzeko zuen izen-abizenak bidali baino ez duzue egin behar telefono zenbaki honetara: 607 609 580. Animatu antzerkira joaten, #praktikatuetabizi.

Informazio gehiago..+

2017/11/06

Azaroko agenda eta taldeak

Azaroan ere mota guztietako hitzorduak aukeran: irteerak, tertuliak, antzerkia, gurasolagun tailerra...#praktikatuetabizi
 

2017/11/01

Gurasolagunak ispiluari begira

Gurasolagunak seme-alabekin elkartuko gara ispiluari begira UEMAk dinamizatutako tailer batean hilaren 18an, goizeko 11etatik ordu batera, Gizarte eta Kultura Etxeko ludoteka eta gaztelekuan. Izena ematea doan da, azaroaren 10a baino lehen. Tailerra aproposa da adin guztietako gurasoentzat eta sei urtetik hamaika urtera arteko seme-alabentzat.
Tailer honetan gure inguru hurbila ikusiko dugu ispiluan, eguneroko harremanetako hizkuntzari buruz hausnartuz. Hasieran talde bi egingo ditugu:
- Umeak ispilu: abestu eta margoztuko dute kolorearen arabera etxea, parkea, eskola...gero gurasoekin ikusteko. Hormairudiak egiteko gogoa eta, nahi baduzue, ekarri etxetik margo batzuk eta artaziak (badakizue, kolore polit hori, gehien-gehien gustatzen zaizuena, normalean falta izaten dena eta etxean beti erabiltzen duzuena).
- Gurasoak ispilu: herriko hizkuntza, arnasguneak, norberaren hizkuntza aukeraketa.
Amaieran elkartuko gara guztiok eta ezagutuko dugu talde bietako emaitza, ia ispilu garen.
Izena emateko deitu edo bidali mezu bat (whatsappa ere) zenbaki honetara 607 609 580. Nahiago baduzue idatzi bermeoberba@gmail.com e-postara. Familian ere #praktikatuetabizi.
Oharra: gutxienez zortzi guraso apuntatu behar dira, bestela ezin izango da tailerra egin.