Pages

2017/04/28

Maiatzeko agenda

Maiatzeko agendan azpimarratu ditugu hitzordu bereziak eta asteroko berbalagun taldeak. #Praktikatuetabizi maiatzean ere.

2017/04/26

Gurasolagun tailerra: familian euskaraz

Gaur zortzi, maiatzaren 3an, ikasturte honetako azken gurasolagun tailerra izango dugu Urtxintxako dinamizatzaile batekin, familian euskaraz jolasteko. 

Oraingoan Gizarte eta Kultura Etxeko bigarren solairuan geratuko gara guraso eta seme-alabak elkarrekin plater dibertigarriren bat egiteko sukaldean, inolako arrisku barik, dena hotza.
Gero, eskuak garbituko ditugu eta jolastuko dugu tarte batean, zazpi eta erdietara arte. Eguraldiak laguntzen badu, kanpora irtengo gara jolasteko, bestela bigarren solairuan bertan. 

Izena emateko 607 609 580 telefonoan edota bermeoberba@gmail.com helbidean. Maiatzaren bia azken eguna izango da eta tailerra aproposa izango da lau urtetik gora. Familian #praktikatuetabizi.

2017/04/24

Asteon betiko moduan

Hasi gara oporretatik bueltan eta asteon elkartuko gara betiko moduan, zalantzarik baduzue edo informaziorik behar baduzue deitu edo idatzi 607 609 580 telefonora edota bermeoberba@gmail.com helbidera.
Opor aurreko astea ez dugu ahaztuko, aste hasieran gurasolagunek amaitu zuten midori estiloko agenda, Montse Alonsoren aholkuak jarraituz, eta oso agenda politak eraman zituzten etxera.
Argazki guztiak...+
Berbalagunok lehenengo aldiz hartu genuen parte Korrikan talde moduan, eskerrik asko AEK! Eta aste amaieran ospatu genuen gure opor aurreko topaketa, elkar agurtzeko.

Bide batez, Errigorako olioa herrira heldu zenean, saria entregatu genion Pedro Miguel Martinezi, neguko lehiaketaren irabazleari. Gogoratu laster izango dugula parte hartzeko aukera, udaberriko lehiaketan maiatzaren zortzitik aurrera, eskerrik asko guztiei parte hartzearren!

2017/04/04

Opor aurreko topaketa

Asteon oporrak eta azkena elkarrekin hartzeko geratu gara ostegun arratsaldean, 19:30ean lameran. Gonbidapen zabala da eta aprobetxatuko dugu neguko lehiaketaren saria banatzeko, Errigorako olioa. Gogoratu Errigorako kanpainaren produktuak gaur zortzietatik aurrera eta ostegunean ordu berean jaso daitezkeela euskal gunean. Oporretan ere #praktikatuetabizi.

Egin batZuk bihar

Bihar, arratsaldeko 20:30ak inguru egin bat Korrikarekin zuk ere, 1569. Kilometroan, San Juan parean Olbizarretetarantz. Berbalagunok egingo dugu Busturialdeko azkenaurreko erreleboa, lekukoa 1570. zenbagailuan entregatuko dugu. Dortsala Agurtzane Argiarrok eramango du, egin batZuk, #praktikatuetabizi.

2017/04/02

Tapakiaren zozketa

Gaur eguerdian zozketatu da Busturialdeko berbalagunek elkarlanean jositako tapakia, 2937 izan da saridun zenbakia, zorionak irabazleari!