Pages

2016/05/25

Amaierako bazkaria

Ikasturte amaierako bazkaria erromeidxe egunean egingo dugu frontoian, 23€ pertsonako, ekainaren 4an, hurrengo asteko asteburuan. Azken topaketa izango da eta geratuko gara goizeko 12ak inguru goiko plazan iluntzera arte egun berezia pasatzeko.
Ezin bazarete etorri bazkaltzera baina geratu nahi baduzue goizean edo bazkaldu eta gero arratsaldean, ez dago inolako problemarik baina abisatu mesedez. Bazkarira etor daitezke lagunak, ezagunak,... gonbidapen irekia da.

Orain jakin behar duguna da zenbat lagunentzako bazkaria antolatu behar dugun eta horretarako mesedez konfirmatu bazkaltzera etorri nahi duzuen:

2016/05/24

Arrain azokan: kronika

Ondo baino hobeto aprobetxatu dugu arrain azokako asteburua: ostiral goizean lamerako karpan ordu bietara arte lagun eta ezagunei azaltzen geuk eus kanpaina zertan datzan eta bide batez geure grabaketa laburrak ere egiteko. Berba eta berba berez joan da goiza eta arratsaldean museora joan gara bisita gidatua egitera.
Handik opari eta guzti irten gara, hartu dugu kafetxoa eguzkitan eta aprobetxatu dugu udaberriko lehiaketaren zozketa egiteko. Sariduna izan da Mirenlur Batiz, zorionak Mirenlur! (gehiago...+)
Honen ondoren berriro hurreratu gara karpara erretratoak ateratzeko eta gure grabaketa laburrak egiteko. Ikusiko dugu emaitza, ondo egongo dira, ziur (gehiago...+). Azokan geratu gara bisitan.
 

Denetariko egin dugu, postuetan erosi, galdetu, produktu berriak ezagutu, baita sotopatroi proiektu berria ezagutu ere, zazpi eta erdietan zuzenean azaldu digute eta, oso interesgarria.


Zortzietatik aurrera dantza ekitaldia ikustera joan gara lameratik portura eta kantatzen amaitu dugu guk ere, ekitaldi ederra benetan. Bederatzi eta erdiak inguru giroa ez zen etxerako eta pintxo-potean geratu ginen ederto batean #lotsarikgabe. Datorren urtean ziur errepikatzen dugula.


2016/05/19

Arrain azokan

Asteburu honetan arrain azokan egongo gara:
- 12:30ean Andeko aurrean, karpan, ordubietara arte.
- 17:00etan lameran, Izaroaren aurrean, museora joateko.
- 17:30ean museoan bisita gidatua eta azoka ikustera joango gara amaitu eta gero.
- 20:00etan ekitaldia ikusiko dugu. Ondoren, pintxo-potera.

Gogoratu bihar aukeratuko dugula udaberriko lehiaketaren irabazlea, astelehenean jakingo dugu nor den, bihar zozketa egingo dugu. Arrain azokan ere euskaraz #lotsarikgabe.

Egitarau osoa ikusteko klikatu hemen +.

2016/05/17

Mila arrazoi

Arrain azokan hasi asteburu honetan eta urte osoan zehar aukera izango dugu bai argazki baten bidez bai bideo labur batez azaltzeko zeintzuk diren gure arrazoiak euskaraz bizitzeko.
Helburu horrekin karpa bat egongo da leku esanguratsuenetan, adibidez Arrain azokan Andekoren aurrean, argazki edota grabazioak egiteko.
Guzti hau azaltzeko eta lagunak, ezagunak,.. erakartzeko gure laguntza eskatu du Euskera Aholku Batzordeak, ahal denean. Momentuz geratu gara ostiral honetan, hilaren 20an, goizeko 12:30ean lameran bertan, Andekoren aurrean, esku bat botatzeko ordubietara arte, #lotsarikgabe.

Irakurri gehiago...+

Arrantzaleen museorako bisita

Bihar, maiatzak 18, nazioarteko museoen eguna izango da eta goizeko taldea bisitatxoa egitera joango da Arrantzaleen museora bere kabuz baina bisita gidatua programatu dugu ostiral arratsalderako, bost eta erdietan, museoan bertan. Nahi baduzue etorri eman izena, parte hartu eta hitz egin #lotsarikgabe.

2016/05/12

Udan ere

Badakizue erromeridxen emango diogula ikasturteari amaiera baina lasai, harremana mantentzeko udan ere geratuko gara, astean behin uztaila eta abuztuan.
Ikasturtean zehar ez baduzue astirik izan baina udan lasaiago berbalagun talde batera etortzeko prest bazaudete, hilabete duzue izena emateko ekainaren 13a baino lehen, udan ere praktikatzeko berbalagunekin.
Lehenengo hitzordua izango da lameran, Kasinoaren aurrean, iluntzeko zortzi eta erdietan, uztailaren 7an, ostegunean.
Taldea autonomoa izango da eguna edo ordua aldatzeko, lehenengo egun horretan adostuko da, baina ezinbestekoa da izena aurretiz ematea. Talde bat baino gehiago sortzeko aukera egongo da, adierazi gehien komeni zaizuena izena ematean eta euskaraz bizi #lotsarikgabe udan ere!

2016/05/06

Ibiltzera

Maiatzarekin batera eguraldi ona heldu da eta ostegunero joango gara oinez Mundakara, animatuko zarete, ezta?

Ostegunero geratuko gara goizeko hamar eta erdietan Bermeoko tren geltokian eta euria balitz trenez joango ginateke.

Mundakan hitzordua jarri dugu Mundakako kiroldegian goizeko 11etan, bai oinez bai trenez joan ezkero ordubeteko paseoa emateko han, ziur hamaiketatoa hartzeko astirik ere egongo dela, eta 12etan Bermeora berriro. Gutxi gorabehera bi orduko buelta emango dugu, hamabi eta erdietan berriro lameran egoteko. Etorri, parte hartu eta hitz egin #lotsarikgabe!

2016/05/02

Solasaldiaren kronika

Pasa den ostegunean inbidiak urtzen entzun genituen GarbiƱe eta Eriken kontakizunak euren bidaia azaltzeko, Mexikon hasi eta Argentinan amaitu. Oso azalpen argia eta erraza jarraitzeko izan zen, etapaka eta mapetan kokatuz herrialdez herrialde, gu ere bidaian barrena murgiltzeko.
Konturatu barik heldu ziren zortziak eta taldeko argazkia egin eta gero denok joan ginen tertulia luzatzeko Kafe Antzokira, eskertuta oso honelako arratsalde desberdina gozatzeko aukera izatearren, mila esker guztioi eta batez ere Erik eta GarbiƱeri, haien bizitza gurekin elkarbanatzeagatik eta hain bidaia erakargarria azaltzeagatik!


Solasaldiaren lehenengo ordua Oizmendi telebistan ikusteko aukera duzue, honen jarraipena egon ginenon oroimenean geratuko da, plazera izan da!