Pages

2016/02/26

Martxoko agenda

Martxoaren 18an bi asteko oporraldia hasiko da baina bitartean badago non aukeratu euskaraz bizitzeko Bermeon... gogoratu asteroko taldeak ez direla oporretan elkartuko baina apirilaren 4tik aurrera berriro hasiko dira, euretariko baten nahi baduzu parte hartu eta berbalagunekin agendan zehaztutako hitzorduetara joan nahi baduzu (eta beste batzuetara ere, momentuan sortzen diren proposamenetara), eman izena #lotsarikgabe!

2016/02/25

Bitxigintza tailerrak: eraztuna

Eraztuna izango da bitxigintza tailerrean aurten egingo duguna, bi orduko tailerra egun ezberdinetan aukeran:

- martxoaren 9an, asteazkenean, goizeko 9:30etik 11:30era arte;

- martxoaren 10ean, ostegunean, arratsaldeko seietatik zortzietara edo

- martxoaren 11n, ostiralean, bostetatik zortzietara;

aukeratu hobeto datorkizuena eta eman izena lekua ziurtatzeko, zortzi laguneko tailerrak izango baitira.

Izena emateko azken eguna martxoaren 4a izango da, datorren asteko ostirala, materiala prestatu ahal izateko:

bermeoberba@gmail.com

607 609 580, eta  eguna zehaztu izena ematean.


Montsek azalduko digu zelan egin eta talde txikiak izango direnez, bi ordutan etxera eramango dugu eraztun ederra. Lau euro ordainduko dugu eta urtero moduan espero dugu bitxigintzaz gozatzea #lotsarikgabe.

Busturialdeko Hitzan irakurri...+

Zuen iritzia nahi dugu

Egunotan zuen iritzia jasotzen ari gara galdetegi labur batez: zuen berbalagun taldean gustura zaudeten, dinamizatzailearekiko harremana zuzena den, egitasmoan parte hartzean abantailak, bestelakoetan parte hartzen duzuen (tailerretan, lehiaketetan, hitzaldietan... urtean zehar antolatzen ditugun horietan, berbalagun taldetik aparte) eta proposamenik daukazuen guzti hau hobetzeko (garrantzitsuena).

Galdetegia bete dezakezue online (+)  (ordenagailutik, telefonotik, nahi duzuen euskarritik) edo taldean bertan, gaurtik aurrera paperean banatuko da eta. Betetzeko baldintza bakarra da berbalagun taldean apuntatuta egotea (izena eman nahi baduzu, klikatu hemen) eta betetzen duzuenon artean, hiru sari hauek zozketatuko ditugu:
AIZU! aldizkariaren urte osoko harpidetza,
ARGIA astekariaren urte osoko harpidetza,
TABLET bat.

Horregatik eskatzen dira izen abizenak, zozketan parte hartzeko. Baten baino gehiagotan ez bete mesedez, nahiz eta batzuetan talde batera etorri eta beste batzuetan beste batera, zozketan baten bakarrik egongo zarete. Zalantzarik izanez gero galdetu bidelagunari edo dinamizatzaileari (607 609 580, bermeoberba@gmail.com), eskerrik asko eta bete #lotsarikgabe!

2016/02/24

Erromeidxe: batzarra

Noiz izango da aurtengo erromeidxe? Nortzuk joango gara? Zein da egitaraua?  Hau argitzeko eta hasieratik prestatzen laguntzeko batzarra izango da datorren asteko asteazkenean, martxoaren bian, Gizarte eta Kultura bigarren solairuan, 2.1. gelan, iluntzeko zortzietatik aurrera. Etorri, parte hartu, hitz egin #lotsarikgabe eta euskaraz bizi!

Argazkiak eta tertulia: kronika

Atzo arratsaldean elkartu ziren berbalagunak eta Ipuin lapikokoak tertulia egiteko hitzaldi aretoan, hamabost lagun inguru gogoratu zuten Bermeoko bizimodua argazkietan ikusten zena azalduz. 

Giro ederrean bertoko hitz eta esaldi batzuen esanahia argitu zuten: tostartekoak, popertza izatea, mareabako beharra...baita kantatu ere, Bermeora heltzen ziren titiritero famatuen omenez. Pasadizo asko eta errepikatzeko gogoa zortzietako bueltan amaitu zuteneko.
https://drive.google.com/file/d/0B9aKaiVnQrDpRHZzdDZIQy1GZTg/view?usp=sharing
Bide batez, ipuin lapikokoekin horrelako bizipenak astero lantzeko gonbitea luzatu zen, asteartero arratsaldeko seietatik aurrera liburutegian:

DAKIZUNA esan
DAUKAZUNA emon

Jarri eizu zure memoria martxan eta mihina dantzan




Neguko lehiaketa: erantzunak eta sariduna

 
Atzo arratsaldeko bost eta erdietan zozketatu zen Errigora (eskaera egiteko klikatu+) oliba olioa  neguko lehiaketan parte hartu duzuen 83 lagun guztien artean, eskerrik asko guztiei parte hartzearren eta Bego, Itziar, Emili, Juani eta Silvia zozketa egitearren. Sariduna izan da Biotza Lartitegi eta bete du Batun Batun tabernan, saria berbalagunon topaketan emango diogu, martxoaren 17an arratsaldeko seietatik aurrera kulturetxean.

Zeintzuk izan dira erantzun zuzenak?

1.- Non gogoa, han zangoa
2.- Gauean ibili, goizean ageri
3.- Aratuste egunean erre da Miel Otxin (Bermeoko lameran argazkian, otsailaren 6an aurten)
4.- Gustukoen mozorroak: marro eta atorra, baina denetariko gustatzen zaigu: Ziripot, Pitxu, pailazo, sorgin, lami, pirata... batek baino gehiagok adierazi du aurpegia estali ahal izateko edozein, itxuraldatzea dela.

Udaberriko lehiaketa apirilean, bota galdera-erantzunak eta proposatutakoa sartuko dugu hurrengo lehiaketan, eskerrik asko!
(bermeoberba@gmail.com, 607 609 580)

2016/02/19

Argazkiak eta tertulia ipuin lapikoan

Datorren asteartean Ipuin Lapikoko lagunak eta berbalagunak elkartuko gara Gizarte eta Kultura Etxeko hitzaldi aretoan (hirugarren solairuan) arratsaldeko 6etan argazkien bidez Bermeoko ohiturak, bizipenak, anekdotak, gogoratzeko eta, askotan, ezagutzeko: gutariko askok ez dugu argazkietan ikusten den Bermeo ezagutu izan.

Herrian aldaketa fisiko nabariak izan dira eta horien bidez azaleratuko ditugu sentimenduak, barruko aldaketak...Igandean, otsailaren 21ean, nazioarteko ama hizkuntzaren eguna izango da eta argazkietan ikusten den herriaren ama hizkuntza, euskara, Ipuin lapikokoen ama hizkuntza da, asteartean aukera ederra izango dugu kontatzen dutenaz gozatzeko eta bermeotarren doinua barneratzeko.

Aste honetan prestatu dugu pantailan ikusiko dugun aurkezpena baina gustatzen zaizkizuen argazkiak bidali bermeoberba@gmail.com helbidera edo 607 609 580 zenbakira eta aurkezpenean sartuko ditugu gero guztion artean komentatzeko, astelehen arratsaldera arte aukera dago.

Ipuin lapikoko leloa aintzat hartuko dugu:

DAKIZUNA esan

DAUKAZUNA emon


Jarri eizu zure memoria martxan  eta mihina dantzan



2016/02/18

Gurasolagunen eskulana: kronika


Atzo elkartu ziren berriro gurasolagunak eskulanak egiteko Montseren laguntzaz, ordubeteko tailerrean argazki-marko ederra egin zuten binaka edo hirunaka, elkarri lagunduz. Montsek eman zituen azalpenak eta guztiak adi-adi entzuten, pausoka joateko batera. Montsek azaldutakoa praktikan egiteko berriz zalaparta hasten zen berriro, oso giro onean.

Zazpietarako dena amaituta eta ondo batuta geratu zen, betiko moduan taldeko argazkia atera eta pozik etxera argazki-marko elegante eskutan. Antzeko eskulana egiteko nahi dute geratu martxoan, tailerraren amaieran komentatu zuten martxoaren 16a izan daitekeela data aproposa, gaztelekuan eta arratsaldez. Blog honetan emango dugu guztiaren berri, eskerrik asko gurasolagun eta Montseri bereziki, plazera izan da!

2016/02/15

Bizipenak argazkietan

Hasi gara datorren asteko hitzaldia prestatzen eta geratu gara bihar arratsaldean, otsailak 16, bost eta erdietatik aurrera, Gizarte eta Kultura Etxeko hitzaldi aretoan (hirugarren solairuan), barrura begirako bidaia antolatzeko.

Orain arte kontatu ditugu kanporako bidaiak: Asia hegoaldera, Afrikara, ... eta Ipuin Lapikoko lagunekin batera asteon hasiko gara kontatzen Bermeon bertan izandako bizipenak, pasadizoak, gogoetak... bermeotarren bizitzaren zatitxoak argazkien laguntzaz.

Zelan egingo dugu? Bihar arratsaldean ekarriko ditugu etxeko argazkiak, guretzat esanguratsuak direnak, sasoi horretan gertatzen zena besteei azaltzeko. Ez da zertan oso argazki ona izan, ezta kalidadezkoa, helburua da hurrengo astean, otsailaren 23an, pantailan jartzea guztiok jarraitu ahal izateko kontatzen ari dena, hau da, bizipenak argazkietan ikusi.


Zelako argazkiak? Kontatu nahi duzuna kokatzen laguntzen digutenak: paisaiak, etxekoak, familiakoak, ospakizunekoak... Bihar prestatuko dugu guztion artean eta datorren asteko martitzenan tertulia egingo dugu, gonbidatu lagunak #lotsarikgabe!

2016/02/12

Gurasolagun abian

https://drive.google.com/open?id=0B1AZG6QZw-38V2dnRTl5anluR3cGurasolagunak elkartuko dira berriro otsailaren 17an, datorren asteko asteazkenean, seme-alabekin eskulanak egiteko gaztelekuan arratsaldeko bost eta erdietatik aurrera. Montse Alonsoren laguntzaz, argazki-marko polit bat egingo dute eskuz, material ezberdinak aprobetxatzeko. Tailerra aproposa da sei urtetik gorakoentzat, zalantzarik izanez gero deitu (607 609 580, Marimar).

Modu honetan, euskaraz ondo moldatzen diren gurasoak eta oraindik euskaraz bizitzeko laguntza behar dutenak elkarrekin egongo dira tailerretan, seme-alabekin batera. Haiek aukeratuko dute elkartzeko maiztasuna, eguna eta ordua: talde autonomoak izango dira.

Izena emateko, deitu edo mezu bat bidali 607 609 580 zenbakira, bermeoberba@gmail.com helbidean edo bete fitxa hau. Gurasolagun egitasmoa abian dago beste herri askotan, hona hemen Santurtzikoen testigantzak:

2016/02/04

Eguen sozialak talako kantinan

Ostegunero egongo da intereseko emanaldiren bat Talako kantinan, hurbildu iluntzean eta gozatu musikaz, irakurketaz, kulturaz... eta euskaraz bizi #lotsarikgabe.

Irakurle txokoan egitarau osoa

Orain arte irakurri duguna eta falta dena jakitera eman digu irakurle txokoak, otsailaren 17an izango da hurrengo saioa Biribilgune komentatzeko, liburutegian eman izena #lotsarikgabe, euskaraz irakurri, euskaraz bizi!

Aratuste, aratuste...

Zapatuan eguerdiko hamabi eta erdietatik aurrera herriko kalejira kulturetxean hasita, topa kamaran kolore, forma eta era guztietako arropak eta tapa aurpegia dantzara etortzeko #lotsarikgabe, han egongo dira bidelagunak eta.

Domekan tostada txapelketa egongo da Kabidxen, goiko plazan eguraldi ona badago, eta martitzenean aratuste eguna!

Datorren asteko lehenengo taldea eguazten goizekoa izango da, 10:30etatik aurrera, bitartean ondo pasa!