Pages

2015/12/21

Gabonetarako bonboiak: kronika



Pasa den ostegunean elkartu ginen Gizarte eta Kultura Etxeko sukaldean bonboiak egiteko arratsaldeko seietatik aurrera eta bide batez azken topaketa egiteko aurten. Seietan hasi ginen ailegatzen eta Iñigok azaldu zigun zelan egin, zer gomendatzen duen, praktikan zer gertatzen den...


Iñigoren azalpena jarraituz hasi ginen egiten, badakizue ez dela gauza bera entzuten dugunean eta praktikan egiten dugunean, baina oso ondo moldatu ginen. Dena apuntatu genuen eta beranduago heldu zirenei lagundu genien apuntatzen, honetan ere talde-lana ezinbestekoa da.

Zortzietarako lehenengo txandako bonboiak jateko moduan egon ziren eta ez ginen geratu probatu barik...ezta pentsatu ere ez! Amaieran taldeko argazkia atera genuen eta oporrak pasatu arte agurtu genuen elkar.


Hemen duzue errezeta, etxean hasi zarete egiten eta benetan kategoria handiko bonboiak egin dituzue, argazkian Begok egindakoak.
Argazki eta bideo gehiago ikusteko klikatu hemen. Ondo ibili egun hauetan eta gogoratu urtarrilaren 11tik aurrera elkartuko garela berriro #lotsarikgabe.

2015/12/14

Asteazkenean irakurle txokora

Etzi Hobe isilik komentatuko dugu liburutegian arratsaldeko sei eta erdietatik aurrera, gustatu zaizue Garbiñe Ubedaren eleberria?

Hurrengo hitzordua urtarrilaren 20an izango da eta ordurako Arotzaren eskuak irakurriko dugu, animatu eta izena eman irakurle txokoan ere #lotsarikgabe.

2015/12/10

Bonboiak egiteko tailerra bete da

Datorren asteko tailerrean parte hartzeko epea gaur amaitu da eta dagoeneko bete da baina ez kezkatu, saiatuko gara antzeko bat antolatzen Iñigorekin, hasi pentsatzen zer egin nahi duzuen hurrengorako eta esan taldean #lotsarikgabe.

2015/12/09

Mendi irteera eta sari banaketa: kronika

Pasa den larunbatean elkartu ginen goizeko bederatzietan Taraskan mendira joateko Busturi eta Bermeoko mendi taldeko lagunekin batera. Anak egin zigun taldeko argazkia, izena eman genuen eta Sabinoren azalpenak entzun genituen formal abiatu aurretik.

Oso ibilbide interesgarria izan zen, normalean erabiltzen ez ditugun bideak ezagutu genituen eta eguerdirako bueltan egon ginen lameran, Demikun azken geldialditxoa egin eta gero taldea berriro batzeko. Eguraldiak lagundu zigun eta lamera ordurako bizi-bizi zegoen: umeak tailerretan, zantzuak eta kantak, bertsoak...

Udazkeneko berbalagun lehiaketaren sari banaketa ordu bata eta erdietan izan zen, Amaia Lejarzegi ezin zen etorri bere sariaren bila baina bere aita egon zen alabaren ordez, Jose Agustin igo zen Errigora lotea jasotzeko eta amaiera ekitaldian taldeko azken argazkia egin zigun Ana Ormaetxeak, eskerrik asko guztiei eta batez ere Garbiñe eta antolatzen ibili direnei, beste urte batez euskaraz bizi nahi dugu eta aurtengo moduan lagunen artean ospatu #lotsarikgabe.

Hitzan irakurri...+


 

2015/12/03

Euskararen nazioarteko egun on

Euskararen berbalagunon urtea oso arin pasatu da, bideo honetan laburbildu dugu, hemen duzue lagun asko, eskerrik asko!!

2015/12/02

Gabonetarako bonboiak

Abenduaren 17an Iñigo Urrestik azalduko digu bonboiak zelan egin eta horretarako antolatu dugu tailerra Gizarte eta Kultura Etxeko sukaldean arratsaldeko 6etatik aurrera.

Izena eman dezakezue 607 609 580 telefono zenbakian edota bermeoberba@gmail.com helbidean hilaren 10a baino lehen, 3€ ordainduko dugu eta ez dago arazorik 10 urtetik gorako umeak gurekin tailerrean egoteko.

Tailerra eta gero opor aurreko topaketa izango dugu, urtea agurtzeko. Topalekua Kafe Antzokia izango da, iluntzeko zortzi eta erdietatik aurrera, elkarrekin egon ahal izateko nahiz eta tailerrera ez etorri. Gogoratu abenduaren 18tik urtarrilaren 10era arte ez garela elkartuko baina urtarrilaren 11tik aurrera berriro taldeak abian egongo direla.

Hitzan irakurri...+