Pages

2013/11/27

Bermeoko Gizarte eta Kultura Etxea: bisita gidatua



Hamabost pertsona inguru elkartu gara  Kultura Etxea solairuz solairu bisitatzeko, areto ezberdinak ezagutuz eta erabileraren zehatzari buruz sakontzen: sukaldea, entsegu gelak, ludoteka, hirugarren adinekoen txokoa, tailerrak.. eta eraikinaren nondik norakoak. Falta zaigu gazteentzako gunera joatea baina horretarako beste bisita bat antolatuko dugu, gaur denbora berez pasa da eta!



*************



Bisita gidatua izango dugu hilaren 27an eguerdiko 12etan herriko Gizarte eta Kultura Etxea hobeto ezagutzeko Susana kultura teknikariaren eskutik,

 ez galdu honelako aukera ona,

 gonbidatuta zaudete guztiak,


 mila esker Susana!

2013/11/22

Agenda

Hona hemen azaroan eta abenduan proposatzen dizkizuegun ekintzak, zeintzuk proposatzen dizkiguzue zuek? Bidali eta gehituko ditugu!!


Informazio gehiago:

GIZek antolatuta: 
Euskera sailak antolatuta: 

2012ko jaioberrien jaia abenduaren 1ean +
Euskaraz bizi nahi dut ekitaldia +

Liburutegia:
Irakurle txokoa +

 Kultura saila:

Beste hainbeste ekintza interesgarri: herriko kultur agenda


Zuek helarazi dizkiguzuenak agendan apuntatzeko:
Azaroaren 
28an Sareginek antolatuta: Emakumeenganako indarkeriaren aurkako dokumentala eta tertulia Beleza Malandra Ateneoan, arratsaldeko 7etan.

30ean jostailu bilketa herrian zehar, baita oinarrizko elikagaien bilketa, auzoz auzo eta saltoki handienetan.


Abenduaren  
1ean Burgoa mendirako irteera jaiotza jartzera, goizeko 9etan Taraskatik.
2an Karta sozialari buruzko eztabaida, arratsaldeko 7etan kulturetxean.


GIZek proposatutakoa: 3.Euskararen Ginkana: Egin beharrekoa:
  • 4-6 laguneko taldea osatu
  • www.euskararenginkana.net orrialdean izen-emate formularioa bete eta zuen taldea aurkeztu bideo labur batean (mugikorrarekin grabatu daiteke!)
  • Abeduaren 3an hasita, internet bidez astero proposatuko diren probak burutu. (6 aste, 6 proba)
  • Puntuazio altuena lortzen duten 4 taldeak finalera pasako dira: Urtarrilaren 25ean Donostiako San Telmo museoan.
  • Finaleko probak irabazten dituen taldeak eramango du sari nagusia: 3.000 euro euskararen aldeko proiektu baterako!                                (talde finalista guztiek produktu ekologikoz osatutako otarre bana jasoko dute)(Informazio guztia: 943.59.11.86)

    Euskaraz herrian interesgarria izango den besterik? Bidali ba!

- See more at: http://gizbermeo.blogspot.com.es/#sthash.eVGyb8pu.dpuf

- See more at: http://gizbermeo.blogspot.com.es/#sthash.eVGyb8pu.dpuf

2013/11/14

Argazkiak eta tertulia: Asia hego-ekialdea.


Oso ondo egon gara Manexen azalpenak entzuten eta Asia hego ekialdea hobeto ezagutzen: eskerrik asko Manex!!


 ***********

http://busturialdea.hitza.info/2013/11/12/manex-duo-beste-era-batera-bizi-daitekeela-konturatu-naiz/Bihar goizeko hambiak laurden gutxiagotan elkarrizketatuko dute Manex zuzenean Itsuki irratian, adi!
(Klikatu irudian albistea irakurtzeko)
*********
Gero, arratsaldean, geratu gara lau eta erdietan erreten lameran kaferako eta handik kulturetxera joango gara, seiak baino lehen handik ibiliko gara, puntualak izan...

 *************

Datorren asteko ostiralean, hilaren 15ean, geratu gara arratsaldeko seietan Gizarte eta Kultura Etxean Manex Duo Larraurirekin Asia hego-ekialdetik egindako bidaia ezagutzeko berak ateratako argazkien bitartez eta, bide batez, tertulian ikusitakoa komentatzeko.



Manexek hamar herrialde bisitatu ditu zortzi hilabetez eta badauka zer kontatu!
Badakizue gonbidatu ditzakezuela lagunak, ezagunak.... 
guztiak ongi etorriak, ez falta.

2013/11/11

Udazkeneko lehiaketa abian


https://drive.google.com/file/d/0B1AZG6QZw-38YXRjc0NLZXRVTU0/edit?usp=sharing 

Abenduaren bia izango da lehiaketan parte hartzeko azken eguna, oraingo honetan hitz-gurutzatuak eta lau galder errezei zuzen erantzutea eskatu dizuegu baina lasai, taldetan aurkituko ditugu erantzunak guztion artean, badaukagu astirik eta!




2013/11/06

Animatu izena ematen

http://busturialdea.hitza.info/2013/11/05/abian-da-beste-urtebetez-berbalagun-egitasmoa-bermeon/
http://www.europapress.es/euskera/noticia-bermeoko-berbalagun-egitasmoa-abian-da-eta-interesa-dutenek-parte-hartzeko-aukera-dute-20131105103002.htmlIrakurri duzue albistea? Bai, taldeak abian daude, laster kaleratuko da buletina eta lehiaketa, datorren astean ekintza osagarria izango dugu: argazkiak eta tertulia Asia hegoaldeari buruz.... zeri ari zara itxaroten? 

Animatu eta eman izena Bermeoko berbalagun izateko zeu ere!