Pages

2009/06/02

Aurtengo azken txapelketa!




Dagoeneko Bermeoko txoko guztietan aurkituko duzue azken buletina baina gure blogean eskegi dizuegu eta hemen osatu ahal duzue. Jasotzeko azken eguna ekainaren 15a duzue eta badakizue, entregatzeko, dinamizatzaileoi, Hizkuntza Eskolan edo udaletxeko Euskera Sailean.


Edozertarako gure telefonoetara zuzendu edo bermeoberba@gmail.com helbidera idatzi.


Parte hartu eta ondo pasa!

Kalean dago gure buletina!




Begiratu zer dugun agendan.


Ekainerako uda koloreak datoz, beroak eta freskagarriak!






Udan ere praktikatu!



Aurten Udako Euskal Unibertsitateak 38 ikastaro ezberdin eskainiko ditu Eibar, Baiona eta Iruñeko egoitzetan. Euskara praktikatzeko aukera paregabea da hau, izan ere ikasleen eta irakasleen artean herrialde guztietako jendea elkartzen da, horietako batzuk euskaldun zaharrak besteak berri-berriak. Gainera euskarazko klaseak jarraitzea ez da hain zaila, terminologia akademikoa nahiko antzerakoa da hizkuntza guztietan.
Aurten gainera euskararen praktikantea bazara, hau da berbalagun edo mintzalagun egitasmoetako partaidea bazara, matrikulan %50eko deskontua izango duzu.
Deskontua izateko zer egin behar da? Oso erraza, matrikula egin aurretik bidali guri mezu bat esanez nongo egitasmoan zabiltzan eta guk baieztatu ostean matrikula egin. Mezua helbide honetara bidali:
praktikatu@aek.org zure izen-abizenak eta parte hartzen duzun herriaren izena aipatuz.