2017/10/16

Bazatoz zinera?

Asteburu honetan Handia ikusteko sei gonbidapen eskaini dizkigu Euskera Sailak eta interesdunen artean zozketatuko ditugu etzi, goizeko taldean. Lehiatilan egongo dira sarrerak, izen abizenak esan baino ez duzue egin behar.
Hala eta guzti, gonbidapenak ez du jesarlekua bermatzen. Sarrerak agortuko balira, hurrengo emanaldirako sarrera emango da. Ordutegia aukeran: Larunbatean 19:30ean edo 22:15ean, igandean 19:30ean, edo astelehenean 19:00etan edo 21:30ean.

Talde berri bi

Talde berri bi sortuko dira asteazkenetan; urriaren 25ean goizeko 11:30ean hasiko da bat eta asteon elkartuko da bestea, etzi arratsaldeko 6etan Erreten lameran. Interesatzen bazaizue, deitu edo bidali mezu bat telefono zenbaki honetara: 607 609 580. Guk deituko dizuegu geratzeko. Animatu, #praktikatuetabizi.

2017/09/28

Urriko agenda eta taldeak

Agendan apuntatzen ditugu proposamen interesgarrienak euskaraz bizitzeko, deskargatu irudia eta kontuan hartu. Hilabetero argitaratzen dugunez, bide batez asteroko taldeen taulatxoa erantsiko dugu, hilabete bakoitzean non eta zer ordutan elkartzen diren gogoratzeko.
Urriaren 19an abiatuko da berriro irakurleen txokoa, udal liburutegian, hara joan behar duzue izena emateko (doan). Hilabetero irakurriko dugu euskaraz eta txokoan elkartuko gara irakurritakoa komentatzeko, idazlea eta bere obra hobeto ezagutzeko. 19rako irakurriko dugu online eskuragarri dagoen narrazio laburra (Igerilaria, klikatu +) eta gainontzeko zerrenda adostuko dugu. Irakurleen txokoa ostegun arratsaldeetan izango da, hilabeteroko hirugarren astean, 18:30etik aurrera.
Zuek ere proposatu agendan aurreikusten duzuena azarorako eta berbalagun agendan agertuko da, #praktikatuetabizi.

Aurkezpenak

Atzo izan zen aurkezpen publikoa eta egunotan izango dira euskaltegi eta Hizkuntza Eskolako aurkezpenak, ikasturte berrian berbalagunok egiten duguna ezagutarazteko. Lagundu zuek ere zabaltzen, guztion artean praktikatu eta euskaraz bizitzeko.